Aikidoa ,Yasunari Kitaura Shihan-en hitzetan

Aikidoa ,Yasunari Kitaura Shihan-en hitzetan 

Shihan Yasunari Kitaura (uke Javier Bravo)


Aikidoa,  japoniar borroka guztien sintesi bikaina  da. Budoaren (Samuraiaren bidea) luzea  eta sakona den ohitura islatzen du, borroka egiteko benetako zientzia izanik. Aikidoaren teknika , erasotzailearen inertzia erabat aprobetxatzearekin  bat dator .Haren  higidurarekin bateratzen denean indar erasokorra neutralizatu eta  ,horrela, erasotzailea menperatzen du. Sarritan, Aikidoaren higidurak, kiribil edo esfera formako ibilbidea du.Aikidoan ez dago aurre egitearen kontzepturik eta  bestearen edo aurkariaren indarraren alde mugitzen da betik, hau guztia , japoniar borroka arteen oinarri orokorra bilakatu da.Hala ere, Aikidoaren teknikaren  ezaugarria , energiaren( indar mentala eta fisikoa) erabileran datza,  uzkurtu  barik, hedatuz.


Aikidoa, mental eta fisiko askapena izateaz gainera, hedapen eta zabalkuntza ere bada.Hedapen higidura lausotasun osoz gauzatuz gain orekaz eta arretaz ere egin behar da. Teknika eraginkorra izan dadin, gorputzaren funtzio koordinatua,harmonikoa,naturala eta berezkoa (aldakaren mugimendua, hanken higidura,eskuen erabilera etab) ez ezik ,arnasketa eta adimena ere nahitaezkoak dira.


Yasunari Kitaura Shihan  (Uke Trini Freire)



Oinarrizko 12 teknikak honako hauek dira: IKKYO, NIKYO, SANKYO, YONKYO, GOKYO,  SHIHONAGE ,IRIMINAGE, KOTEGAESHI, TENCHINAGE, KAITENNAGE, hauek guztietatik  sintetikoena den KOKYUNAGE eta KOSHIWAZA. Oinarrizko teknika hauek, eraso ezberdinen kontra erabiltzen direnean , ( eskuetatik edo papar-hegaletatik heldu,kolpe bertikala,horizontala eta albokoa, atzetik edo aurretik egindako kolpeak,labankadak,ezpatarekin edo makilarekin egindako kolpeak,aldibereko erasoak) ugaltzeaz gainera,   asko   garatzen dira.Teknika hauen guztien jatorria AIKI izeneko lege soilean  dago .AIKI-k harmonia edo bateratzea moduan ulertuta,erasotzaileari bere indar oldarkorra itzultzen dio.


Yasunari Kitaura 8ºDan (Uke Leire Rojas)


Mugimendu hau ,uraren bideratzearekin erka dezakegu. Ur-lasterrak beste batekin  elkarturik,ahalmenaren igoera dakar; Bien arteko talka egiteak, ahalmenaren jaitsiera dakarren bitartean. Gauzak horrela,  laster- mugimendua harmonikoki eta dinamikoki bestearen jatorrira bideratzen da,bere energia,azken honekin elkartuz. Ibilbidearen marrazketa ezberdinen  arabera, mugimendu honek izen ezberdinak hartu ditzake: SHIHONAGE,IRIMINAGE,KOTEGAESHI, etab.Mekanismo hau edozein erasoari egokitu dakioke. Beraz,aikidoaren dinamikari ez dagokio gizakia ,neurri bateko masa edo bolumena izango balitz bezala erabiltzea,aitzitik, KI edo energia-lasterra moduan  erabili behar da.Alabaina, Aikidoa ez da soilik borroka egiteko teknika hutsa edo kirol mota bat. Ororen gainetik,sakontasun osoz landutako artea da; bere estetika, ohiko japoniar artearen adar finagoenekin pareka daiteke. Bere dinamismoak eta jangartxutasunak Erdi Aroko pintura eta eskulturak gogorazten gaituzte; Soiltasuna eta zorroztasuna japoniar ezpatarenak bezalakoak diren bitartean dotoretasuna eta fintasuna ,zeramikan ere aurki dezakegu. Araztasunak eta lasaitasunak arkitekturarenekin eta lorezaintzarenekin traza handia daukate. Azkenik, bizitzeko era bat ere bada.


Orain dela mende erdi, MORIHEI UESHIBA  maisuak (1883-1969) Aikidoa sortu zuen; Japoniar espiritutasunaren sorkuntza ederra  den hori:

“…AI (harmonia) maitasuna ere esan nahi duelako, nire BUDO bakarra denari, AIKIDO izena jartzea erabaki nuen.

Benetako BUDOa maitasun egintza da. Bere helburua ,akabatu eta borrokatu beharrean ,izaki guztiei bizitza ematea da. Maitasunak, osotasunaren dibinitatea izanik, guztiengandik begiratzen du. Bera barik ez luke ezer egongo. Aikidoa maitasuna betetzean datza.

Aikidoaren gakoa, unibertsoaren higidurarekin harmonian jartzeaz gain, unibertsoarekin  adostasunean dago.




Aikidoaren sekretua ezagutzen duenak, bere baitan unibertsoa dauka eta honako hau esan dezake: ¡ Unibertsoa naiz!.Nire etsaia bizkorra izan arren,ez naiz sekula garaitua izango.Horrek ez du esan nahi nire teknika  etsaiarena baino bizkorragoa denik,ez da abiaduraren kontua;Borroka hasi aurretik bukatuta  baitago. Ni, unibertsoa naizela, etsaiak nire kontran borrokatzea nahi duenean, unibertsoaren harmonia apurtu beharko du. Horregatik, nire kontran borrokatzeko erabakia hartzen duen momentutik, galtzaile bihurtzen da. Denbora, askatasun eta moteltasun kontuetan neurtezina da. Aikidoan, aurre egitearen kontzeptua ez dago; Ondorioz ,beti da garaile. Aikidoak, etsaia garaitzeko entrenatu eta  indarra desiratu ordez ,gizaki guztientzako bakea nahi izatearekin  bat egiten du.


                Morihei Ueshiba maisuaren  oroitidazkitik aterata.



Shihonage


Hauek guztiak, Aikidoaren sortzailearen hitzak dira;Hots, bere fedea. Ideia hauek, aurkakotasun bide gogorretik ibili den  gizon baten ondorioak dira . Gainera, sortzaileak ondorio  hauek  bete eta gainditu  dituelako  Gandhi edo Ramakrishanarekin  konpara dezakegu.Une horretan, BUDOA, borroka egiteko teknika hutsa izatetik Bide Konstruktiboa izatera bilakatu zen ,Aikidoari sorrera emanez.



"Aikidoa, pertzepzio eta ulermen kontua da; Baita, fisiko,adimen eta psikologiko ikuspuntuak  baino maila sakonagoan dauden komunikazioa eta antzematea ere; Hots, erabateko antzematea da. Egoki entranatzen duen gorputzak ,antzemate honekin, ohiko eta berezko harremana izango du."

Yasunari  Kitaura Shihan.

 YASUNARI  KITAURA
 8.DAN-a duen Shihan-a
 Espainiako  AIKIKAI-aren ordezkaria




Argazkiak: Oskar Untzueta Salazahar

Itzultzailea: Trinidad Freire Esparis.


Aikido Gazalbide

Texto en Euskara

Comentarios