Hara-tik heldu, Yasunari Kitaura esanetan


HARA-TIK HELDU, YASUNARI KITAURA AIKIDOZALE SHIHAN-EN ESANETAN

2018ko otsailaren 23an.


Zure Hara-rekin nola heldu


Yasunari Kitaura aikidolari Senseiaren esanetan


Yasunari Kitaura


Baliteke, zer edo zer gure eskuekin irmotasunez hartzea baino gauza zehatzagorik ez egotea.Hala ere, ekintza hau benetan zehatza izan dadin, zure HARA-rekin eta honen bitartez egin beharko litzateke. Zure eskuekin zerbait helduta edukitzearen ekintzan, izaera ezberdinetako bi gauza gertatzen dira:

Lehena,edukitzeko asmoa da,hots ,jabe izan,menpean hartu,eskuratu.
Bigarrena,hartutako objektua eskuetatik erortzeko arriskuarekin loturik dagoen erantzun naturala da. Kasu honetan, eskua ixteko zenbat eta indar gehiago erabili , hainbat eta arrotzago sentituko dugu heldutako objektua, hau da, gurea izango ez balitz bezala .

Objektibotasuna ezinbestekoa da. Identifikaziorik ez da suertatzen, horrela izango ez balitz identifikazioa, emozional eremuan gertatuko litzateke, poesia, musika arloetan eta sentipen oroitzapenetan gertatzen den moduan. Ekintza mailan ,identifikazioa tabua da.

Gorputzari buruz esan dudana, era zehatzagoan, adimenaren pertzepzioan eman daiteke.Begiek, ikusitakoaren ikuspegi orokorra jasotzen dute .Ikusmenaren funtzionamendua, objektu bat identifikatzean sortzen den hasierako nahasketa saihesteaz gain ,objektu horren ikuspegi zehatzago batean bilakaeran datza.


Bakoitzak bere erara ,gorputzak, ikusmenak eta adimenak , “bestea”, objektu bezala harrapatzen dute.”

Gizakiak pentsatzen duenean,gauza bati buruz pentsatzen ari denaren jakituna da. Gizaki hori objektiboa baldin bada,honen pentsamendua argia eta zehatza izango da. Objektibazioa nahasia eta heldugabea izango balitz, hau da,ideia argia eta garbia izango ez balitz ,pentsamenduak bere eginkizuna ez luke beteko.Honek guztiak, kontzeptu egoki baten bila joan gaitezen behartzen gaitu.Bestalde,gizakiak ez ditu bere inkontziente diren gogoetak partekatzen,hauek partekatuz gero ,gogoa objektiboagoa bihurtuko litzateke eta, pertsonak hausnarketa egiteari utziko lioke .


HARA-ren bidez,” bestearekin” benetako harreman bat sortu dezakegu …HARAk ez du “bestea” geldiarazten, ez du objektu estatikorik harrapatzen …HARAk , objektua menperatuz xurgatzen du …”

Adimenaren mekanismo hau ,ezin dezakegu berehala eta zuzenean egiaztatu ,Rene Descartesek egingo zukeen arabera (XVII. Mendeko frantses filosofoa).Objektua eta bere kontzeptua, bakarrik egiaztatu dezakegu era argi batean,baita, objektuaren izaera eta mugimenduaren aztarna ere.
Laburbilduz, bakoitzak bere erara ,gorputzak, ikusmenak eta adimenak , “bestea”, objektu bezala harrapatzen dute, betik. Hauek ,subjektuaren papera betetzen dute , objektua norberarenekiko kanpoko zer edo zer izango balitz bezala hartuta.


Era ezberdinean,HARAk “ bestearekin” harremanetan jartzen da identifikazio estu eta sakon baten bitartez.Identifikazioaren bidez,HARAk “bestea” harrapatu ahal izango du ,soilik. HARAk “bestea” atzeman dezake,baina identifikaziorik egongo ez balitz,HARAk ez luke atzemango,hots , “bestea” (objektua ) ez litzateke egongo;Baina, paradoxa irudi arren,HARAK identifikatutako objektua benetan den bezala ezagutu eta atzematen du .Beraz,HARA-ren gaitasunaren bidez ,bateratze eta integrazioa lortu daitezke ,soilik.Ondorioz, eskuekin gauza bat hartzearen ekintza, HARA izeneko izate abstraktu honetan oinarritzen da.

HARA, nahiz eta sabel inguruan kokatuta egon, ez da organo bat ezta gorputzaren atalik ere. Anatomikoki ez da existitzen.Baina dagokigun ekintza honetan, gure bizitzaren izatasun zentzu honetan, benetakoa ez ezik, beharrezkoa eta funtsezkoa ere bada. HARA, gure izatearen bihotza bilakatzen da; Izateko gai egiteaz gain gure bizitzaren errealitatean bizitzeko gai egiten gaitu. Gauzak horrela, unibertsoan integra gaitezke, unibertso berak gu desegin gabe.Horretaz gain,azaldu dudan bezala, HARA-ren bidez, “bestearekin “ benetako harremana lortu dezakegu, ezinezkoa irudi arren.

HARA gorputzean errotuta egonda ere, ez da gorputzaren zati bat, beraz, ezin du gihar –uzkurdura edo eskuak ixtean suposatzen duen hezurren mugimenduaren bitartez “bestea “ harrapatu. Aitzitik , HARAk objektua bereganatzen duenean, hura menderatzen du.

Shihan Yasunari Kitaura

Hori dela eta,HARAk “bestea” harrapatzen du, eskuekin hartzearen ekintzaren bitartez,egoera zeharo alderantziz jarriz. Adimenak eta ikusmenak egiten ez duten bezala, HARAk ez du “bestea” geldiarazten, ez du objektu estatikorik harrapatzen.

Alderantziz, HARAk “ bestea” harrapatzen du etengabeko oszilazio – higidura batean ; Jatorriz, HARA ,bere baitan dinamikoa eta bizia baita.Eskuak eta ikusmenak egiten ez duten arabera , HARAk eta adimenak “bestarekin” harremanetan jartzeko distantziak ezaba ditzakete nahiz eta argi eta garbi “ bestearekiko” urruntasuna egon.Sabelaren sakontasunean gordetako HARA-ren kontzeptuari , KIKAITANDEN ere deitzen diogu: KI-aren mugagabeko itsasoa, alegia. KIKAITANDEN-aren taupadak, arnasketak eta komunikazioak, bizidun edo bizigabeko ingurunearekin duten harremanak, gure bizitzaren adierazpen ezberdinak osatzen ditu.


HARAk,identifikazioari esker baino ez ,” bestea” harrapa dezake “
Nire iritziz, Aikidoaren ezaugarri erakargarri eta interesgarrienetariko bat, azaldutako guztia gauzatzeko, lantzeko eta sentitzeko aukera edukitzea da.Lehen begiratuan, idei irrazionala eta gauzaina irudi arren , errealitate zehatza,zorrotza eta xehea da.

Aikidoa egitean, espazio geometriko batean ez ezik ,benetako bizitzan ere, gureak eta aurkariarenak diren gorputzak eta adimenak erabiliz ,gure HARA- ren jabe izateko ahalmena izango dugu.HARA, irmotasunez mendera dezagun, etengabeko zuzenketa eta teknikaren errepikapena nahitaezkoak dira; eta behar izanez gero ,zuzenketak gero eta sakonagoak eta zorrotzagoak izan beharko dira.

Madrilen, 2006an.

Trinidad Freire Esparis
Trini Freire
 
Testua, Yasunari Kitaura, aikidoko,8.DAN-a duena.
Argazkiak, Oskar Untzueta Salhazahar
Itzultzailea , Trinidad Freire Esparis.







Comentarios